pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Estatu mailako XVIII. “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak baditu saridunak

Ekainaren 9an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean

Sari banaketa eta erakusketa irekiera ekainaren 9an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean.

 

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa honetara, aurtengoan 158 egileren 616 lan aurkeztu dira, partaidetza iazko kopuruetan mantendu da honenbestez. Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

  1. SARIA: Mariano Belmar Torrecilla (Murtzia), “Playground” lanarekin.
  2. SARIA:Manuel Lopez Frances (Villena), “En el trejo” lanarekin.
  3. SARIA: Juan Jose Lopez Azurmendi (Bergara), “Lainoaren arteko argia” lanarekin.
  4. HERRIKO/ELKARTEKO SARIA: Pablo Perez Herrero (Urretxu), “El museo” lanarekin

Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez, 3. Saria jasoko duen Juan Jose Lopez Azurmendi argazkilariaz gain, Luis Mª Lekuona Zabala(Urnieta) eta Yhabril Moro(Gorliz) hautatu ditu epai-mahaiak Sariketa honetarako. Horrez gain, aurkezturiko lanetatik 50 lan aukeratu ditu erakusketa osatzeko, tartean irabazleak noski. Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

 

Sari banaketa ekitaldia, ekainaren 9an, ostirala, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Albiste guztiak