Atzo, ekainaren 5ean Epaimahaia bildu zen eta oinarrietan jasotako baremoari jarraiki, aurtengo haurren uda ikastaroan lan egingo duten zuzendariaren eta begiraleen behin-behineko zerrenda osatu zuen puntuazio ordenaren arabera. Behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da datorren ostiralean, ekainak 9, eguerdian.
Aurten Legazpiko Udalak 21 begirale eta zuzendaria hartuko ditu. Uda ikastaroa uztailaren 3an hasiko da eta 21a izango da azkeneko eguna.
Aukeratuak izango diren begiraleek prestakuntza-saioa egin beharko dute guztion artean adostuko den arratsalde batean, herriko Kultur Etxean, ekainaren 19ko astean.