pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kale nagusiko 2. Fasea gauzatzeko proiektua
02
Eka
2017

Kale nagusiko 2. Fasea gauzatzeko proiektua

Proiektua eta kontrataziorako agiria maiatzaren 22ko Gobernu batzordean onartu zen.

Proiektua eta kontrataziorako agiria maiatzaren 22ko Gobernu batzordean onartu zen.

 

Proiektua Zebralab arkitektura estudioak egin du,  eta hauxe  izan da bere kostua: 14.515,20 €, gehi BEZa.

 

2. fase horrek 1.  faseko estetika mantenduko du eta bi gune izango ditu zama-lanetarako,  bi gune atseden hartzeko eserlekuekin eta kalearen amaieraren (Urola Kalera ematen duena) itxitura bezala, harmailak izango dituen eszenatokia egokituko da.

 

Armaila horretan mugikortasun urriko pertsonentzako gune bat egokituko da, Eiluz elkarteak eta beste hainbat pertsonek,  joan den apirilean Agenda 21eko foroan eskatu zutenaren arabera.

 

Harmailetarako , proposatutako bi aukerei dagokionez,  Agenda 21eko foroan A aukeraren alde egin zuten gehienek baina merkatariak B aukeraren alde agertu ziren. Egoera horren aurrean beharrezko ikusi zen, parte-hartze prozesua, Legazpiko herritarren iritzia jasotzeko, eta B aukera izan zen boto gehien jaso zituena.

 

Obra honen lizitazioaren diru-kopurua 580.000 €etara igotzen da; horietatik Udalak 457.000 € ordainduko ditu eta gainerako 123.000 € Gipuzkoako Urak enpresak.

Albiste guztiak