pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eskaerak aurkez daiteke herriko Haurreskoletan
31
Mai
2017

Eskaerak aurkez daiteke herriko Haurreskoletan

2017ko apirilaren 20tik aurrera jaiotakoek

2017ko apirilaren 20tik aurrera jaiotakoek

 

herriko haurreskoletan izenematea aurkeztu ahal izango dute

2017-2018 ikasturterako.

 

Horrela izenemate horiek, maiatzaren 2tik 12ra bitartean bideratu ziren eskaerei gehituko dira; bai behin behineko zerrendara, ekainaren 16ean argitaratu dena;

eta/edo behin betiko zerrendara, uztailaren 12an argitaratuko dena.

 

Bestaldetik, ekainaren 30etik aurrera haurreskoletan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (uztailak 12) kudeatuko dira,

beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego eta izenematea hurrengo

izen-emate epeko plaza hutsen zerrendaren argitalpena baino lehenago aurkeztuko balitz.

2016an eta 2017an zehar jaiotako haurrentzako deia da oraingokoa.

 

Haur-eskolek familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematen diete

0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuz.

 

Beraz, honako egutegi komun hau ezarriko da eskariak aurkezteko

eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 16a
- Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 19tik 30era
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 12a
- Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 6a

 

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus  web gunean

edo zuzenean haurreskoletara joanda, aurretik hitzordua adostuta.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 7.30-17.00

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 7.30-17.00

 

 

Bukatzeko, hona hemen familientzako informazio praktikoa:

 

   Diptiko informatiboa - 2017-2018 ikasturtea (BERRIA)

 

Izena emateko orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa - 2017-2018 ikasturtea (BERRIA)

Haurren onartze-arauak eta irizpideak.- 2017-2018 ikasturtea (BERRIA)

Familientzat Informazioa - 2016-2017 ikasturtea

2017-03-8ko Zuzendaritza Batzordearen erabakia_Kuotak kudeatzeko araudia (BERRIA)

 

Albiste guztiak