pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekainaren 5ean irekiko da, 2017-2018 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea
30
Mai
2017

Ekainaren 5ean irekiko da, 2017-2018 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Epea: ekainaren 30arte, eta 2011. urtea baino lehen jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula

Ekainaren 30ean amaituko da epea, eta 2011. urtea baino lehen jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula

 

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2017-2018 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 5ean irekiko da.

 

Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 30a baino lehen. Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke. Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek, irakasleari jakin arazi beharko diote, eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte. 18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek goizean edo/eta arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.

 

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2011n jaioak). Haur horiekin talde berezia egingo da. Bestalde, ez dago gehienezko adinik.

 

matrikula orria

Albiste guztiak