pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa Legazpin
30
Mai
2017

Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa Legazpin

Izenemateak ekainaren 2ra bitartean

Izenemateak ekainaren 2ra bitartean

 

Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak Aisialdiko BEGIRALE Ikastaro trinkoa antolatu nahi du,

Eusko Jaurlaritzako titulua lortzeko aukera eskainiz.

 

Ikastaroak 200 ordu teorikoak izango ditu.

Ekainaren 14an hasi eta uztailaren 20an amaituko litzateke.

 

Egutegia honakoa litzateke: Ekaina: 14-15-16 / 19-20-21-22 / 26-27-28-29

eta Uztaila: 3-4-5/7-8-9 / 11-12-13-14/17-18-19-20.

Horietako hiru egun aterpe batean igaroko dira.

 

Ordutegia honakoa izango da: 9:00-14:00 / 15:00-18:00.

 

Aipatutako prestakuntzaz gain, 120 orduko praktikak egin beharko dira.

 

Baldintzak: 2017.urtean 18 urte beteta izatea eta euskara jakitea.

 

Matrikula: 500 euro (bi epetan ordaintzeko aukera).

 

Interesa dutenek izenematea egin beharko dute,

maiatzaren 29tik ekainaren 2ko eguerdiko ordu batak arte

Gazteentzako Informazio Bulegoan - 943 73 72 03 telefonoan (Ordutegia: 11.00-13.30)

edo Kultur etxeko Harreran 943 73 72 02 telefonoan  (Ordutegia: 16.00-20.00).

 

Informazio gehiagorako : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Taldea ateratzen bada, matrikulazioa ekainaren 5etik 12ra bitartean egin beharko da.

Albiste guztiak