pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ADIF enpresak Legazpin aldiriko trenetarako beste linea bat egitea aztertuko du
25
Mai
2017

ADIF enpresak Legazpin aldiriko trenetarako beste linea bat egitea aztertuko du

Joan den maiatzaren 17an, Alkatea Madrilen bildu zen  ADIFeko lehendakariarekin 

Joan den maiatzaren 17an, alkatea Madrilera joan zen eta bilera izan zuen ADIFeko lehendakariarekin eta arduradun nagusiekin.

 

2015ean, Legazpiko aldiriko tren geltokian irisgarritasuna hobetzeko xedearekin, nasak igotzeko proiektua onartu zuen ADIFek.

 

Arrazoi desberdinengatik proiektua ez dela egin ikusita, Mª Eugenia Iparragirre EAJ-PNV alderdiko senatariak bilera adostu zuen Legazpiko alkatearen eta ADIFeko arduradunen artean.

Bilera hartan, ADIFeko lehendakari Juan Bravo jaunak tren-geralekuaren mendi hegalean hirugarren trenbide bat egiteko aukera lantzen ari direla adierazi zuen. Alkateak hirugarren trenbide hori beste aldean, hau da, hirigunera ematen duen aldean egitea proposatu zuen, modu horretan trenbideak gurutzatzeko lurrazpiko pasabidea eta igogailua ezartzea saihestuko litzatekeelako.

Alkateak gogora ekarri zien ADIFeko arduradunei, Legazpi dela Gipuzkoako aldiriko tren-sareko herri bakarra behar bezalako baldintzak betetzen ez dituen geltokirik ez duena, 8.500 biztanle izan arren eta horietako askok trena sarritan erabiltzen duten arren.

 

Hirugarren trenbidea egiteak hainbat onura ekarriko ditu: Legazpi Donostiarekin lotuko duen tren-kopurua % 40 igoko da eta trena orduro izan beharrean ordu erdiro izango genuke. Horrezaz gain geralekuaren irisgarritasuna hobetuko da eta trenbidea gurutzatzeko egun dauden arriskuak saihestuko dira; arrisku horiek, gainera, areagotu egiten dira udazken eta negu partean izotza eta elurra egiten duenean.

ADIFeko lehendakariak bi konpromiso hartu zituen: hirugarren trenbidea egitearena aztertzea eta RENFEri jakinaraztea Legazpin egingo den inbertsioa itzultzea aztertu behar duela.

Albiste guztiak