Izenematea maiatzaren 23ra arte
Doinua Musika eskolak udaleku musikala antolatu du,
4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat,
uztailaren 3tik 21era bitartean,
goizeko 9.30etik 13.00etara,
Doinua Musika eskolako instalakuntzetan.
Helburua da musikaz eta dantzaz gozatzea,
joko desberdinen bitartez.
Horrela honakoak egingo dituzte:
musika-jolasak, kantak, eskulanak, psikomotrizitatea,
gorputz adierazpena, dantzak
eta perkusio txikiko tresnak ere joko dituzte.
Kuota 120 eurokoa da.
Izenematea maiatzaren 23ra arte egin daiteke,
honako e-postan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.