LH eta DBH 1 eta 2ko ikasleak daude deituta, arratsaldeko 16:00etan.
Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 20rako herri mailako XIV. marrazki lehiaketarako deia egiten du.
1. PARTAIDEAK
Lau maila bereziko dira:
A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.
D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.
E/ Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
2. GAIA:
A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
4. EPAIMAHAIA
Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.
5. SARIAK
Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 22an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira ondoren Kultur Etxean.
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa maiatzaren 20an izango da eta arratsaldeko 4:00etan hasiko da Euskal Herria plazan (Udaletxeko arkupeetan). Parte hartzaileek lanak egun bereko 19:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak