Ekainak 4, igandea, 19:00etan. Kursaal Auditorioan.
Doako autobusa egongo da Legazpitik 17:15ean eta gazteentzako eskaintza berezia. Izen ematea maiatzaren 31rarte Kultur Etxean.
ASHKENAZYTARRAK ETA ERRUSIAR MUSIKA
Vladimir Ashkenay,pianoa
Vovka Ashkenazy,pianoa
Hungariar dibertimentua, F. Schubert
Vltlava, B. Smetana
Rapsodia espainiarra, Ravel
Suite 1 zkia, S. Rachmaninov
Teknika landua eta musikaltasun bikaina dituen Vladimir Ashkenazy, azken hamarkadatako pianistarik nabarmenenetako bat da, zalantzarik gabe. Errepetorio oso zabalaren jabe da eta orkestra-zuzendari bezala ere izen handikoa da. Kasu honetan 2 pianorentzako errepertorioan murgilduko da bere semeetako batekin, Vovka Ashkenazy-rekin batera.
SARRERAK NOLA EROSI
Interesdunek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
Sarrerak: 36 / 29 / 24 /20 / 12 €
AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU
Behin sarrera erosita, interesdunek autobuserako tokia erreserbatu beharko dute honako hauen bidez:
Legazpi:943 737 202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera:
Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (17:15)
GAZTEAK ETA LANGABETUAK: “Ordu gaztea”
Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak hartarako prestatu duen telefono zenbakira deituz.
Doako autobuserako eta ordu gazterako izena emateko epea:
Maiatzaren 15etik 31ra.