Idoia Narbaiza legazpiarra Euskal Herriko Neskatxena Txapelketako irabazlea- B sailean.
A saileko txapelduna Lezoko Ane Jaunarena izan da.
Maiatzaren 13an, Latxartegi aretoan, Legazpin Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIII. Edizioa ospatu genuen.
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 30 neskatilak parte hartu zuten, bi sailetan banaturik, A saila eta B saila. Hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (B Sailean) eta Irantzu Perez (A sailean) legazpiarrak.
Bi ordu eta erdiko ikuskizunaren ondoren XXIII. Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketa A saileanLezokoAne Jaunarenak eta B sailean Legazpiko Idoia Narbaizak irabazi zuten.
4 dantzari legazpiarrek lan bikaina egin zuten, hilabete hauetan egindako lanarekin beraien mailaasko igo dutela argi eta garbi utzirik.
Sari-emate ekitaldian lehenik Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen XIX. Gazteen Soinu Zahar Ligaxka irabazi zuten Lezoko Ane Jaunarenak (A sailean) eta Oiartzungo Izaro Telletxeak (B sailean) plaka bana jaso zuten.
Jarraian Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak diren Dorleta Fernandez, Idoia Besada, Jose Luis Vallejo eta Nahikari Vizueteren epaiaren ondoren Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIII. edizioko sariak banatu genituen:
- B Saileanirabazlea Idoia Narbaiza (Legazpi) izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak Izaro Telletxea (Oiartzun) eta Maddi Bengoetxea (Lizartza) izan zirelarik.
- A Saileanirabazlea Ane Juanarena izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak Ibone Alvarez de Eulate eta Olatz Azkue izan zirelarik, hirurak lezoarrak.
Idoia Narbaizak eta Ane Juanarenak Juan Mari Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu dituen eskultura bana eta zapi bana jaso zituen.
Ondoren Isabel Aztiria, Maria Luisa Mendizabal eta Izaro Urbietaren eskutik jantzirik onenaren sariak banatu genituen A sailean Irantzu Perez legazpiarrak eta B Sailean Ane Arrizabalagak, hau ere legazpiarra, irabazle zapi bana jaso zituztelarik.
Sari-ematearen amaieran Idoia eta Anerenirakasleei eta Idoia Narbaiza eta Irantzu Perez lehenengo legazpiarrei oroigarri bana banatu zitzaizkien.
Ekitaldiari amaiera Idoia Narbaizak eta Ane Juanarenak txapelketari doinua jarri zioten Goiz Deia txistulari taldeko kideek jotako Agurra dantzatu zuten.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere