pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerabe eta teknologia digitalei buruzko hitzaldia
16
Mai
2017

Nerabe eta teknologia digitalei buruzko hitzaldia

Maiatzaren 18an, osteguna, 18:30ean, Legazpiko Kultur Etxean

Maiatzaren 18an, osteguna, 18:30ean, Legazpiko Kultur Etxean

 

UPV-EHUko Fishernet Hezkuntza-Teknologia Taldeko kideak

diren Jon Altunak eta Arkaitz Larekik emango dute.

 

Hitzaldiaren izenburua:

Nerabe eta teknologia digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean.

 

Laburpena:

 

Teknologia digitalen erabilerak, abantaila ugari ekartzeaz gain, arrisku batzuen aurrean jartzen gaitu, ezinbestean, esate baterako: Ciberbullying-a, Sexting-a, edo Grooming-a, besteak beste.

 

Teknologiaren erabilera desegokiei buruz hainbat ikerketa egin ondoren, jakin badakigu nerabe batzuk bereziki kalteberak direla arrisku horien aurrean, batzuetan arauak bete gabe eta erabilera-gomendioei kasurik egin gabe aritzen direlako.

 

Horregatik, behar-beharrezkoa da guraso eta hezitzaileok esku hartzea, era hezitzailean, gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabil ditzaten lortzeko.

 

* Fishernet Hezkuntza-Teknologia UPV/EHUko irakasle hauek osatzen dute: Nere Amenabar, Jon Altuna, Juan Ignacio Martínez de Morentin eta Arkaitz Lareki.

 

Instan1ean programaren barruan antolatutako ekintza

Legazpiko Udalak parte hartzen du Instant1ean programan. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak lurraldeko zenbait udalekin garatzen duen “Kultura Digitala” ekimenaren barruan dago.

 

Zehazki, teknologia digitalaren eta, bereziki, sare sozialen erabilera egokia sustatu nahi du nerabeen artean, beren borondatez programari atxikitzen zaizkion Gipuzkoako Nerabeentzako Zerbitzuen bitartez.

 

Instant1eanenardatza argazkien eta bideoen lehiaketa da. Bertan parte har dezakete Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek, bakarka edo taldean, eta “Instagram” sarea da egindako lanak erakusteko euskarria.

 

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak programa honetan parte hartu du.

Dagoeneko 566 irudi aurkeztu dira eta emaitzak ekainaren 10ean emango dira jakitera.

 

Gurasoak eta hezitzaileak gogoan hartuta, hitzaldi batzuk programatu dira nerabeei eta teknologia digitalei buruz. Hitzaldiak UPV-EHUko Fishernet Hezkuntza-Teknologia Taldeko kideek emango dituzte.

 

Lehen hitzaldia Legazpin eskainiko da, Jon Altunak eta Arkaitz Larekik emango dutena ostegunean, maiatzaren 18an Legazpiko Kultur Etxean, 18:30ean.

Albiste guztiak