Irailetik aurrera San Juango zein Itxaropeneko haurreskoletan
hasi nahi dutenei zuzendua
Maiatzaren 2tik 12rabitartean irekita dago 2017-2018 ikasturtean
haur-eskoletan (Haurreskolak) eskabideak aurkezteko epea.
2016 eta 2017 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek egin dezakete eskaera.
Legazpin bi haurreskola daude:
San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola.
Biak publikoak dira, Haurreskolak Partzuergoari atxikitzeko
Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik
sortzen baitira.
Haur-eskolek familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematen diete
0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa
eta hezkuntza kontuan hartuz.
Jaioberrien izenemateen kudeaketa
Apirilaren 20tik aurrera jaiotakoek maiatzaren 12tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira.
Ekainaren 30etik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak
behin betiko zerrendak publikatu ostean (uztailak 12) kudeatuko dira,
beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego
eta izenematea hurrengo izen-emate epeko plaza hutsen zerrendaren argitalpena baino lehenago aurkeztuko balitz.
Informazio gehiago eskuratu daiteke www.haurreskolak.eus
web gunean (non foiletoak azalpenekin topatu daitezkeen)
edo zuzenean haur-eskoletara joan, hitzordua adostuta.
San Juan Haurreskola San Juan auzoa, 17 Tel.: 943 73 04 34 E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Ordutegia: 7.30-17.00 |
Itxaropen Haurreskola Itxaropen auzoa, 15-16 Tel.: 943 73 37 78 E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Ordutegia: 7.30-17.00 |
Araudiaren arabera, ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik norberaren bizilekutik haurreskolarekiko gertutasunari dagokionez. Beraz, aipatutako haurreskoletan izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.