pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskadin Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua handitzeko proiektua
09
Mai
2017

Euskadin Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua handitzeko proiektua

Norberaren DNA ateratzea eta analizatzea, Eusko jaurlaritzako Gogora Institutuarekin 

Norberaren DNA ateratzea eta analizatzea nahi duen edonork Eusko jaurlaritzako Gogora Institutuarekin harremanetan jarri behar da.

 

Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak abian jarri du Euskadin Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua handitzeko proiektua.

Ekimen horren helburua da Gerra Zibilean zehar senitartekoren bat galdu izanaren lekukotasuna ematen duten senitartekoen DNA laginak biltzeko kanpaina bat abian jartzea, oraingo hobitik ateratzeetan eta etorkizunean egingo direnetan ateratako gorpuekin alderatu ahal izateko.

 

Prozedura honen bidez senitarteko bati ateratako lagina eta hobitik atera dituzten gorpuzkietatik lortutako lagina bat badatoz, Gogora Institutuak horrela jakinaraziko dio interesdunari.

 

Atxikitako dokumentuan jarraitu behar den prozeduraren berri ematen da eta bertan aurki daitezke, halaber, harremanetarako telefono-zenbakia eta posta elektronikoa.

 

Jarraitu behar den prozeduraren dokumentua

Albiste guztiak