Maiatzaren 13tik ekainaren 25era bitartean eskainiko da,
astegunetan eta asteburuetan ere.
Erabiltzaileek eta Udalak oso ondo baloratu zuten
abendutik urtarrilera bitartean
Bikuña Jauregian martxan jarritako ikasgelaren esperientzia pilotua.
Hori dela eta, udalak azterketa garaiarekin bat eginez,
beste denboraldi batean Ikasgelaren zerbitzua eskainiko du Bikuña jauregian,
zehazki, maiatzaren 13tik ekainaren 25era bitartean.
Astegunetan 8.00etatik 20.00etara
eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 9.30etik 20.00etara.
Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren
18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.
Zerbitzu honetaz disfrutatu ahal izateko sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan atera beharko dute,
maiatzaren 9tik aurrera, 7.30etatik 15.00etara.
Aurreko denboraldian eskainitako zerbitzuan 32 lagunen eskaera jaso genuen.
Gehienak unibertsitateko ikasleak ziren,
nahiz eta batzuk bazeuden ikasketak amaitu eta oposaketak prestatzen hasi zirenak ere.
Erabiltzaileen asebetetze-maila ezagutzeko inkesta pasa zitzaien
eta eskainitako zerbitzua oso ongi baloratu zuten,
batez ere astebarruko nahiz asteburuko ordutegiak,
ikasgelaren kokapena, ezarritako arauak, isiltasuna
eta eskainitako baliabideak: mahaiak, aulkiak, entxufeak, wifia.