pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskal Herriko Neskatxena txapelketa Latxartegi aretoan jokatuko da
08
Mai
2017

Euskal Herriko Neskatxena txapelketa Latxartegi aretoan jokatuko da

Maiatzaren 13an, larunbata, 16:30ean hasiko da

Maiatzaren 13an, larunbata, 16:30ean hasiko da.

 

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatzen duten Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXIII. edizioan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen XIX. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan lehenengo 15 postuetan sailkatu diren dantzariak arituko dira.

Lehiaketa hau bi sailetan banatzen da, A sailean 2009 - 2005 urteetan jaiotako dantzariak daude eta "Ormatxulo" eta "Txakolin" dantzak dantzatu behar dituzte, eta B sailean 2004 - 2002 urteetan jaiotako dantzariak daude eta "Ehun Dukat", "Zortzikoa" eta "Agurra" dantzak dantzatu behar dituzte.

 

Aurtengo XIX. Gazteen Soinu Zahar ligaxkako irabazleak Ane Jaunarena (Lezo) A sailean, eta Izaro Telletxea (Oiartzun) B sailean, izan dira.

Sustraiak Dantza Taldeko Irantzu Perezek A saileko txapelketa honetara sailkatzea lortu du eta Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza eta Irati Olaizolak B sailekora. Ligaxka honetan gainera A sailean Izaro Velasco eta B sailean Maider Encina eta Nahia Lopez herritarrak aritu dira. Nahiz eta Txapelketa honetara sailkatzerik ez izan hauek ere lan bikaina egin dute.

Sail bakoitzeko irabazleak Juan Maria Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jasoko du. Gainera finalean parte hartuko duten dantzarien artean jantzirik onena ere sarituko da.

 

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Legazpiko Goiz Deia Txistulari taldeko kideen eskutik joango da.

Aurten sailkatu diren dantzariak hauek dira:

 

A. SAILA

·         Ane Jaunarena (Lezo)

·         Ibone Alvarez de Eulate (Lezo)

·         Irantzu Perez (Legazpi)

·         Irati Arsuaga (Oiartzun)

·         Laia Lakuntza (Donostia)

·         Lide Romero (Oiartzun)

·         Maddi Beltza (Etxarri)

·         Maddi Garmendia (Etxarri)

·         Maddi Iradi (Oiartzun)

·         Maren Galvez (Lezo)

·         Miren Urdanpilleta (Lezo)

·         Nahia Mitxelena (Oiartzun)

·         Nerea Lopez (Donostia)

·         Olatz Azkue (Lezo)

·         Uxue Muñoa (Oiartzun)

 

B. SAILA

·         Aicha Olaiz (Villabona)

·         Amaia Aizpurua (Zizurkil)

·         Ane Arrizabalaga (Legazpi)

·         Elai Gomez (Etxarri)

·         Elene Zeberio (Asteasu)

·         Elixabet Larrañaga (Villabona)

·         Enara Lertxundi (Villabona)

·         Idoia Narbaiza (Legazpi)

·         Irati Olaizola (Legazpi)

·         Izaro Telletxea (Oiartzun)

·         June Tejeria (Zizurkil)

·         Maddi Bengoetxea (Lizartza)

·         Maddi Etxeberria (Asteasu)

·         Maitane Irurzun (Aduna)

·         Naroa Otxoa (Etxarri)

 

Beraz gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatu nahi baduzue datorren maiatzaren 13an, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Legazpiko Latxartegi Aretora hurbiltzea besterik ez duzue.

Albiste guztiak