Legazpiko Udalak Haurren uda ikastaroa antolatu eta eskainiko du aurtengo uztailean. Beraz, bertan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartuko dira. Ezinbestekoa izango da, beste gauzen artean, aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea eta euskaraz ondo jakitea. Interesatuta daudenak udaletxeko Arreta-bulegoan eman dezakete izena maiatzaren 8tik 19ra bitartean.
Azkenik, aisialdiko begirale titulua lortzeko alde teorikoa egin duten herritarrek aukera izango dute alde praktikoa uda ikastaroan egiteko. Interesa dutenek udaletxeko Arreta-bulegoan eskainiko dieten inprimakia bete eta aurkeztu beharko dute epe berdinean, alde teorikoa eginda dutela egiaztatuko duen agiriarekin batera.
Erantsitako agiriak: