pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Egutegian apirileko txokoaren erantzuna
05
Mai
2017

Egutegian apirileko txokoaren erantzuna

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau “harri tumulua edo igloo”

 

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau:

“harri tumulua edo igloo”

 

Nola iritsi gaitezke harri tumulora?

 

Brinkolako Guriditegi auzotik abiatuko gara eta Brinkolazar baserria igaro ondoren “Plaxentxi” izeneko txabolara doan ezkerreko pista hartuko dugu. Ondoren, 250 metro gutxi gorabehera egin eta gero, bi txabolen parean dagoen ezkerreko pista hartuko dugu.

 

Hurrengoan ikusiko duguna burdin hesi bat da eta dagoen pasabidetik beste aldera igaro ondoren laster bat batean pistak eskuinaldera egiten duen zelaigune batera iritsiko gara; pista hor bukatzen dela dirudi baina aurrera jarraitzen du eskuinaldera. Aurrerago mendi-mugarri bat ikusiko dugu eta txabola baten hondakinak.

 

100 metro beherago harrizko kupula duen txabola hori aurkituko dugu eta barrura sar gaitezke baina bizkarrez sartzea gomendatzen dugu.

 

PLANOA

TRACKA

Albiste guztiak