pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko udalak 226.674,93 € erabili zituen 2016an, kirol taldeen diru-laguntzarako
27
Api
2017

Legazpiko udalak 226.674,93 € erabili zituen 2016an, kirol taldeen diru-laguntzarako

Diru-laguntzaren eskaera egiteko maiatzaren 31arte

Diru-laguntzaren eskaera egiteko maiatzaren 31arte, eta dagozkion ziurtagiriak aurkezteko epea berriz, azaroaren 15ean.

 

Legazpiko udalak bi diru-laguntza mota bereizten ditu:

1.       Zuzeneko diru-laguntzak.

2.       Zeharkako diru-laguntzak.

 

1.- Zuzeneko diru-laguntzak, denon onurako diren kirol-ekintzak burutzeko, aurrez ezarritako irizpide batzuen betetze maila behar diren dokumentuez zuritutako gastuak eta sarrerak kontutan harturik, dirutan ematen direnak dira.

 

2.- Zeharkako diru-laguntzak:

Bi motatakoak aurrikusten dira; kirol instalakuntzara sarrera eta kirol instalakuntzen erabilera.

Kirol instalakuntzetara sartzeko Zeharkako diru-laguntzak dira, udal-agindu fiskaletan edozein herritarrak kirol instalakuntzetara sartzeko ordaindu behar duen diru kopurua bider kopuru hori ordaintzen ez duten kirolarien zenbatekoa nahiz eskolume nahiz federatua izan.

Kirol instalakuntzak erabiltzeko Zeharkako diru-laguntzak dira, udal-agindu fiskaletan edozein herritarrak kirol instalakuntzak (kiroldegiko kantxa, pilotalekua, futbol zelaia, igerilekua, soinketa-gelak, etab) egun eta ordu jakin batetan erabiltzeko ordaindu behar duen diru kopurua bider eskolume nahiz federatuek erabilitako ordu kopurua.

Ondoko dokumentuan ikus daitezke legazpiko talde federatuak 2016an jasotako diru-laguntzak.

 

Dirulaguntzen txostena

Albiste guztiak