Bi aukera proposatu dira Kale Nagusiaren amaierarako.
Udala Kale Nagusia oinezkoentzako eremua bilakatzeko 2. fasea gauzatzeko proiektua ari da egiten; bigarren zatiak aurrekoaren antzeko arkitektura izango du.
Kale Nagusiaren amaieran eskualdeko errepidearekin egiten du muga kaleak eta bi aukera proposatu dira oinezkoen eremu horren amaierarako. Horregatik, muga eremu horretarako bi itxitura mota proposatu dira; bi aukeretan egonleku bat eraikiko da, ’Corten’ altzairuzko aurrealdea izango duena, adin txikikoak errepidera irten daitezela saihesteko. Boto gehien jasoko dituen aukera izango da hautatuko dena eta ondoren eraikiko dena.
Bi aukerak joan den apirilaren 6ko Tokiko Agenda 21eko Foroan eta Ilintiarekin izandako bileran aurkeztu ziren eta orain legazpiar guztiei zabaltzen zaie parte hartze prozesu berria.
A AUKERA: bi egonleku eta eszenatoki txiki bat
B AUKERA: egonleku bakarra baina luzeagoa
BOTOA NOLA EMAN
Bi aukeretako bat hautatu beharko da.
EPEA
Botazioa apirilaren 25teik maiatzaren 12ra gauzatuko da. Legazpiko Udaleko web gunean eta Herritarren Arreta Zerbitzuan
EMAITZA
Udalak, ondoren, boto gehien jaso dituen aukeraren berri emango die herritarrei.
ZOZKETA
Parte hartuko dutenen artean herriko dendetan erabiliko den 50 €ko erosketa-txartela zozketatuko da.