pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxan da bulego elektroniko herritarra
10
Api
2017

Martxan da bulego elektroniko herritarra

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan dago kokatuta eta arratsaldeko 20:30ak arte erabili ahal izango da

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan dago kokatuta eta arratsaldeko 20:30ak arte erabili ahal izango da.

 

Bulego elektronikoa martxan jartzearekin indartu eta hobetu egin da Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ).

Bulego elektronikoa Arreta Zerbitzuaren sarbidean dago eta egunero egongo da 20:30ak arte zabalik, baita jaiegunetan ere.

Ediktuen taula elektronikoak eta izapideen ekipoak osatzen dute bulego elektronikoa.

Ediktuen taula elektronikoan lege-xedapenez jendaurrean agerian jarri behar diren dokumentuak kontsultatu daitezke.

Izapideen ekipoan errolda-agiriak eskura daitezke eta udal ordainagirien kudeaketa egin daiteke, hala nola ordainagiriak ordaindu edo dagoeneko ordainduta dauden ordainagirien gaineko informazioa lortu.

 

Bulego elektronikoa martxan jartzearekin aukerako beste bide batzuk eskaintzen zaizkie herritarrei udal zerbitzuen prestazioan. Bulego hori erabiliz herritar legazpiarrek udal tramiteak egin ditzakete zain egon gabe eta ordutegi zabalagoan.

 

Horixe da Gobernu Talde honek udal zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko eman duen beste urrats bat, udaletxean egin beharreko tramiteak egiteko aukera berriak eskainiz.

Albiste guztiak