pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Egutegiko martxoko txokoaren erantzuna: "KATABERA"
03
Api
2017

Egutegiko martxoko txokoaren erantzuna: "KATABERA"

 

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau: “KATABERA”

Nola iritsi gaitezke Kataberako meategietara?

 

Legazpitik abiatuta, Udanatik edo Barrendiolatik joan gaitezke Urbiarantz. Bi lekutatik Arratola bidegurutzera iritsiko gara eta, bertan, seinale zutoin bat aurkituko dugu.

Hor gaudela, “Gaztaren ibilbidea” – Arantzazu-Biozkornia norabidea jarraituko dugu; zuri-gorriz markatutako ibilbidea da eta pinu batean Urbia jartzen duen seinalea ere ikusiko dugu.

Pista nagusia jarraituko dugu beste seinale bat ikusi arte; seinale horretan Biozkornia 2,5 Km jartzen du eta hor ezkerrera hartuko dugu. Bide horrek Jandoain txabolara (oñatiarrek Jaondo esaten dute) eramango gaitu. Bideak gogor egiten du gora eta KATABERA izenarekin ezagutzen dugun eta “Real Compañia Asturiana de Minas” enpresak ustiatu zuen meategi azpitik pasatzen da; bertan gaudela, paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu. Igoera amaitzean Nardegi edo Urrebeatza ingurunera iristen gara.  

 

 

Altitudea: 1053 m.

 

GPS koordenatuak (gutxi gorabeherakoak):

 

X: 551336                   Latitudea:       42º 59´24´´N

Y: 4759905                 Luzera:            02º 22´13´´W

 

PLANOA

TRACKA

Albiste guztiak