Apirilaren 18tik 20ra, DBHko ikasleentzat
Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuak Pazko Astean Orioko aterpetxera irteera antolatu du Sorgintxulo aisialdi elkartearen gidaritzapean.
Irteera apirilaren 18tik 20ra bitartean izango da
eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.
Irteeraren helburu nagusia, zehazki,
Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak
eta Sorgintxuloko begiraleak elkar ezagutzea da.
Izenematea apirilaren 5ean egin beharko da,arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara,
Sorgintxulo taldeak Itxaropen auzoan 5.zenbakian, Behea-esk. duen lokalean.
40 plaza daude.
Apirilaren 18an Txorronea parean dagoen Aizkorri kaleko autobus geldiunetik aterako dira, 11:00etan, eta hilaren 20an itzuliko dira, 14:00etan, toki berera.
Bidaia autobusez egingo dute.
Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.