“Nik euskaraz erosten dizut” / “Nik euskaraz saltzen dizut” kanpainako sari banaketa.
Martxoaren 30ean, ostegunean, banatu ziren merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainako sariak. Ekitaldia Legazpiko kultur etxean izan zen eta bertan parte hartu zuten eskualdeko bezero saridunak eta argazkiak atera diren dendetako dendariak. Herri bakoitzean 50 euroko 10 erosketa txartel zozketatu ziren, eta hiru herrietako alkateek banatu zizkieten sariok bezero eta dendariei. Saria bezeroek argazkia ateratako dendan gozatu beharko dute.
Jasotako selfie guztiak bideo-musikatu honetan jaso dira, Skapando talde legazpiarraren ZingiZango kanta lagun.
Hauek izan dira, zozketan, Legazpiko irabazleak:
Bezeroa
|
Denda
|
Irene Arrazola
|
TESAI |
Inma Hernandez
|
KISKA
|
Yolanda Vadillo
|
IDOIA oinetakoak
|
Elena Lasa
|
JOKINE
|
Amaia Soraluze
|
KUKAS
|
Maribel Caro
|
IDOIA oinetakoak
|
Iñakiko Mintzalagunak
|
IÑAKI taberna
|
Asun Esnaola
|
LANBROA
|
Urko Azpiroz
|
OSKARBI optika
|
Leire Gorospe
|
TESAI
|
Amaieran, argazkia atera zuten guztiek elkarrekin, eta eskerrak eman zitzaizkien parte-hartzaile guztiei.