pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urtatza auzoan igogailua jartzeko proiektua eta obra kontratatzeko Baldintza-agiria
29
Mar
2017

Urtatza auzoan igogailua jartzeko proiektua eta obra kontratatzeko Baldintza-agiria

martxoaren 27ko Gobernu Batzordean onartu dira.

Proiektua eta obra egiteko Baldintza-agiria martxoaren 27ko Gobernu Batzordean onartu dira.

 

Laubide eta Urtatza auzoen artean irisgarritasun-arazoak daude eta udal teknikariek hilabeteak eman dituzte arazo horri irtenbidea emango dion obra egiteko proiektua gauzatzen eta kontratazio hori arautuko duen baldintza-agiria osatzen. Azkenean, igogailua jartzeko leku egokiena, Laubide 16tik Urtatza 12ra (Domingo Agirre eskola) doan zonaldea dela aurreikusi dute, gune horretatik Urtatza auzora iristea errazagoa dela egiaztatu baitute.

2016an aukera desberdinak aztertu dira eta, besteen artean hauek ikusi dira: eskailera mekanikoak, igogailu makurrak edo bertikalak,… eta, azkenean, igogailu bertikala jartzea erabaki da.

Onartu den proiektuaren arabera, Laubide 16tik abiatuko den igogailua jartzea aurreikusi da. Igogailuak zonalde horretan dagoen 8 metroko malda gaindituko du bertikalki eta 26 metroko luzera izango duen pasabidetik Domingo Agirre eskolako kiroldegira iritsiko da. Puntu horretatik Urtatza 12ra iritsiko dira herritarrak sigi-sagan joango den arrapala batetik.

Onartu den kontratazio-agiriak proiektua bi zatitan egitea aurreikusten du: 1. zatia obra zibilari dagokio eta bere aurrekontua 183.825,24 €koa da; 2. zatia igogailua hornitzeari eta jartzeari dagokio eta 24.200,00 €koa da bere aurrekontua. Bi zatitan BEZa barne dago.

Egin beharreko obrak datorren ekainean hastea aurreikusi da.

Albiste guztiak