pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Liburuaren eguna legazpiko udal liburutegian
29
Mar
2017

Liburuaren eguna legazpiko udal liburutegian

Apirilean Liburuaren eguneko ospakizunak

 

Apirilean Liburuaren eguneko ospakizunak Legazpiko Udal Liburutegian.


Apirila liburuaren hilabetea dela esan liteke; izan ere, hilaren 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna. Udal Liburutegiak urtero antolatu izan ditu hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Urteroko idazleekin solasaldi, ipuin kontaketa, bixita gidatu, eta abarrei, aurtengoan ere, maiatzaren 31rarte luzatuko den,Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoa gehitu behar zaio.

Hona prestatu den egitaraua:

 

Liburuaren eguna legazpiko udal liburutegian

 

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU EGITASMOA

Martxoaren 20tik maiatzaren 30era: Irakurzaletasuna, euskal literatura eta liburutegiak sustatzeko egitasmoa. Topagunearen egitasmo hau Udalak bere egin du eta Udal Liburutegiaren babesa eta herriko Apatxo eta Hizkuntza liburu-denden laguntza izango du.

 

FUNTZIONAMENDUA (lau urratsetan):

1.- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat aukeratu eta eramango du etxera, irakurtzeko.

2.- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua, irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan eta liburutegiko arduradunak erosketa-txeke bat emango dio.

3.-Parte hartzaileek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti (edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat. Legazpiren kasuan Hizkuntza eta Apatxo liburu-dendetan egin ahal izango da erosketa.

4.- Legazpiko liburutegian hileroko zozketa egingo du liburutegiko arduradunak (apirilean eta maiatzean, hilabete bakoitzean liburutegian parte hartu dutenen artean. Saria 30€tako erosketa txekea izango da, hau ere euskarazko liburutan gastatzeko.

 

IPUIN KONTAKETA, IDAZLEEKIN SOLASALDIAK ETA BESTE

3, astelehena: Jasone Osoro idazlearekin solasaldia “12etan bermuta” liburuaren inguruan, Batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

4, asteartea: Jon Arretxe idazlearekin solasaldia “Beti iparralderantz” liburuaren inguruan, DBHko  ikasleekin. Kultur Etxeko Areto Nagusian.

7, ostirala: IPUIN KONTAKETA 18:00etan Udal Liburutegian. Lur Kortaren eskutik, 3-5 urte bitarteko haurrentzat.

26, asteazkena: Inma Roiz idazlearekin solasaldia “Manuela” liburuaren inguruan, Gizarte Zentroko Literatur taldearekin elkarlanean. 18:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, gazteleraz.

Bisita Gidatuak liburutegia ezagutzera, herriko ikastetxeetako haurrentzat. Egun, ordu eta mailak ikastetxe bakoitzarekin hitzartuko dira.

Albiste guztiak