pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zertarako Agenda 21eko Foroa?
10
Mar
2017

Zertarako Agenda 21eko Foroa?

Zer egiten du Udalak bertan eztabaidatzen diren proposamenekin?

 

Foroak otsailean egin duen bileran, iaz bertan aztertu ziren gaien garapenari buruzko informazioa eman zuen Udalak.

 

Baina han esandakoa legazpiar guztiei ere jakinaraztea interesgarria dela iruditu zaigu.

 

Gogora ekarri nahi dugu Agenda 21eko Foroa herritarren parte hartzerako mekanismo iraunkorra dela.

 

Bertan informazioa trukatzen da eta Legazpin eragina izango duten gai eta proiektu zehatzei buruzko ideiak eta proposamenak jasotzen dira, adostasunak lortzen saiatuz. Udalak herritarren pertzepzioa jasotzen du eta udal kudeaketan txerta daitekeen erabakitzen du.

 

Nahi duten legazpiarrek har dezakete bertan parte, izena eman beharrik gabe. Zenbat eta anitzago, hainbat eta aberasgarriago!

 

Foroa elkartzeko deialdiak udal web orrian, prentsan eta sare sozialetan argitaratzen dira. Akta guztiak −2001ean martxan jarri zenetik−, udal web orriko Agenda 21 atalean daude ikusgai.

 

Hauek dira 2016an aztertu ziren gaiak eta lortu ziren aurrerapausoak:

 

Tailerra eta eguna

Gaia eta aurrerapausoak

1. tailerra

2016ko urtarrilak 28

 

Asiako liztorra.

-        2016an, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko protokoloa jarraituz, 32 habi neutralizatu ziren, Floren Gutierrezen eta suhiltzaileen laguntzarekin.

-        Apirilaren 5etik maiatzaren 5era, Legazpiko baserrietan tranpak jartzeko kanpaina bat gauzatu zen; guztira, 155 liztor erori ziren tranpa horietan. 

-        Aurten antzeko kanpaina bat gauzatuko da.

-        Mezu garrantzitsua: ez dugu horrelakorik gure kontura egin behar!

2, 4 eta 5. tailerrak

2016ko apirilak 21

2016ko ekainak 16

2016ko irailak 29

Legazpi KLIMA 2030. Nola dago gaur egun Legazpi? Legazpi 2030ean eta Planean jasotako ekintzak.

-        Legazpiko Udalak aurrera doa prozesuarekin; bere asmoa Ekintza-plana lehenengo seihilekoan onartzea da.

-        Horrela, aurtengo tailerretako batean planaren edukia eta Foroak egindako ekarpenek zertan lagundu duten azaltzea da asmoa.

3. tailerra

2016ko maiatzak 26

 

Ekonomia iraunkorra, Eskola Agenda 21aren arloan.

Ikasleek Udalari aurkeztu dizkioten proposamenei dagokienez,

-        2016an aho batez onartu zen berdintasun plan bat dago.

-        Erosketa publikoetan iraunkortasun-irizpideak sartzen dira  –obra-lantaldeko aldageletan adibidez edo garbiketa kontratatzeko agirian-.

-        Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berrian aztertuko eta planifikatuko diren eremuen artean bidegorria aztertzea eta planifikatzea sartuko da. 

6. tailerra

2016ko urriak 4

 

Aparkalekua Latxartegin.

-        Irekitako prozesu administratibo eta teknikoan, gaur egun jasotako ekarpen eta alegazioak bilduko dituen agiri teknikoa egiten ari da.

-        Ondoren, plangintzako kontseilu aholkulariak azterketa bat egin beharko du.

7. tailerra

2016ko azaroak 24

 

 

Basoaren kudeaketa-plan iraunkorra.

-        Kontuan hartu dira Lakiola era Arraseta eremuetarako Foroak egin zituen proposamenak eta Planean sartu dira.

-        Laster Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztuko da haren oniritzia jasotzeko. Segidan, martxan jarriko da eta urteko garapenari ekingo diogu.

 

 

Azalpen horiei Foroaren ekarpen interesgarri bat gehitu behar zaie:

 

 

 

“Azkeneko tailerreko gaiarekin lotuta, nire ustez landare inbaditzaileen gaineko informazio-kanpaina errepikatzea komeni da”

-        Leku zehatzetan landare horiek agertzen ari direla ikusi da eta herritarrei eta, batik bat, mendian dabiltzanei zuzendutako kanpaina eguneratzea komeni dela uste dut. Horiek lan handia egin dezakete eta landare mota horiek aurkitu, zaindu eta errotik kentzen lagundu dezakete.

Gainera, kanpaina horretan landare inbaditzaile arriskutsuenak zehaztuta nahikoa eta baliagarria izan daitekeela esan da.

 

2. Foroaren planifikazioa

Proposamena eta kontrastea 2017rako: gaiak, egutegia, erronkak

 

2016an landutako gaiak eta hartutako konpromisoak errepasatu ondoren, Foroaren 2017rako planifikazioan jarri dugu arreta eta abiapuntu gisa elementu desberdinak partekatu ditugu:

 

·         Egutegi proposamena eta landu daitezkeen gaiak.

 

Egutegi proposamena eta Foroan landu daitezkeen gaiak 2017an

1. tailerra

2017ko otsailak 2

2016ko ebaluazioa + 2017rako programazioa.

2. eta 3. tailerrak

2017ko apirilak 6

2017ko apirilak 25

Mugikortasun Iraunkorrerako Plana.

-        Foroaren ekarpena Legazpiko Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berriaren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko.

4. eta 5. tailerrak

2017ko maiatzak 18

2017ko ekainak 15

 

Eskola-agenda 21: klima aldaketa.

Legazpi Klima 2030.

-        Egutegiaren eta gaien aurrerabidearen arabera, elkarrekin lantzea komeni den aztertuko da, gaiak oso lotuta daudelako.

6. 7. eta 8. tailerrak

2017ko urriak 5

2017ko azaroak 9

2017ko abenduak 14

* Zehazteko geratzen diren gaiak, sor daitezkeen beharren/interesen arabera.

 

 

Albiste guztiak