Martxoaren 12an, igandea, 19:00etan Parrokian. Sarrera: 2€.
Aurtengoa emanaldi berezien urtea izango da inondik ere. Otsailean Araiako Musika Banda gonbidatu zuten, eta martxoko kontzertuan, kolaboratzaile berezia izango dute: Garikoitz Mendizabal Txistularia. Martxoko kontzertu honek izango du beste berezitasunik ere, igande arratsaldez eta Parrokian izango da, eta sarrera txiki bat kobratuko dute, gastu bereziei aurre egin ahal izateko.
Eskainiko duten egitaraua:
LEGAZPI MUSIKA BANDA
1.- Arraunlariak M. Amenabar
2.- Jaialdia I.Urkizu
LEGAZPI MUSIKA BANDA+ GARIKOITZ MENDIZABAL (Txistua)
1.-Euskal Kanta Bilduma Luis Urteaga
2.-Irribarrea Xabier Zabala
3.- Idiarena E.de Gorosarri
4.- Arin arinak Pierre Wekstein
Zuz.: Jesus Castillejo
GARIKOITZ MENDIZABAL
Garikoitz Mendizabal txistuaren adierazgarririk onena da; musika-tresna honekin eta Euskal kulturarekin guztiz konprometiturik dagoen musikaria.
Goi Mailako Gradua du Txistuan eta Karrera Amaierako Ohorezko Saria lortu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Euskal Herriko Txistularien Lehiaketan bi sari irabazi zituen eta 2002an lehenengo saria eskuratu zuen Errenterian ospatutako Txistularien Banden Sariketan, Gasteizko Txistularien Bandarekin batera. Banda horren zuzendaria ere izan zen.
Musika-talde ospetsu ugarirekin egin du lan barkarlari moduan: Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoarekin, The Bratislava Symphony Orchestrarekin, St Petersburg State Symphony Orchestrarekin, Bartzelonako Liceuko Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Hego Koreako Chun Cheon Philarmonic Orchestrarekin eta Gyonbook Philarmonic Orchestrarekin eta Madrilgo Udal-Bandarekin, esate baterako.
Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, besteak beste Korrontzirekin, eta Carlos Nuñez eta Kepa Junkeraren mailako artistekin hainbat musika proiektu gauzatu ditu.
Garikoitzek diskografia zabala du.
Bilboko Udal Txistularien Bandaren zuzendaria da egun, eta bakarlari moduan ere aritzen da. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide da.