Martxoaren 12an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.
Hau bostgarren edizioa izango da eta espero dugu 10 elkarteetako 400 kirolari inguru elkartzea sei kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bolak eta aurten ziklo indor ere bai.
Jardunaldiaren izena KIROLA ELKARREKIN da. Alde batetik Euskadiko herri desberdinetako kirolariak kirol inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik adimen urritasuna, urritasun fisikoa eta urritasun gabeko pertsonek konpartituko dutelako jardunaldia.
Azken finean, adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskeintzen saiatzen gara. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu; non kirolarien zein familiarren bizi kalitatea hobetzeko asmotan.
Aurreko urteetako arrakasta aintzat hartuta, ekimen hau urtero egitea erabaki genuen. Aurten ATZEGI, Izadi Zaleak, Legazpiko Igeriketa Taldea, Ilintxa etaPilota Eskolaz gain, Danantzako Bolo elkarteak ere parte hartuko du.
Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko diren elkarteak (Atzegi, Gorabide, Geu Be, Uribe Kosta, Gautena, Konporta, Aspace, Konporta, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Mindara) eta boluntarioak kontutan hartzen baditugu, espero dugu jardunaldia arrakastatsua izatea.
Eguneko egitaraua hau izango da:
- 9:30ean mendi martxa kiroldegitik Aztiri aldera abiatuko da.
- 10:00etan igeriketa, futbola, pala, ziklo indor eta bolo txapelketak hasiko dira.
- 13:30 inguruan Gizarte-zentrora joango gara eta bertan bazkaldu eta dantza egingo dugu.
Legazpiko Udalari, Kiroldegiari eta Gizarte-zentroari eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa hau antolatzeko eman diguten laguntzagatik. Modu berean Aztiria Erretegiari.
Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetan animatzera joateko edota kirola eginez parte hartzeko.