Martxoaren 8 eta 15ean, bi zatitan, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
“Admeto, re di Tessaglia” hiru aktotako opera dugu, Georde Friderik Handelek konposaturiko musikarekin eta Nicola Haymen italierazko libretoa.
Istorioa Euripidesen Alcestis lanean dago oinarritua. Opera honen lehen emanldia Londongo Haymarket Theatren egin zen 1727ko urtarrilaren 31n.
Azpimarratzekoa da Handel alemaniarrak opera italiarrean bultzatu zuen aldaketa, lanen konposaketak abeslari birtuosoentzat prestaturiko ariaetan oinarritzen baitzituen. Horrez gain, eta ikusleen interesa gehitu nahian, zuzendariek beste emakumezko kantari bat gehitzea erabaki zuten, eta geroztik, operek, garrantziko bi emakumeren presentzia izango zuten.
PERSONAIAK
Admeto |
Matthias Rexroth |
Alceste |
Romelia Lichtenstein |
Antigona |
Mechthild Bach |
Ercole |
Raimund Nolte |
Oriondo |
Melanie Hirsch |
Trasimide |
Tim Mead |
Meraspe |
Gerd Vogel |