Datorren igandean, martxoaren 5ean, Legazpi-Gabiria Rallysprintaren XIX. edizioa ospatuko da. Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuñako industrialdean bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere. Hona hemen murrizketa horiek:
APARKATZEA
Goizeko 8:00etarakokendu egin beharko dira 1 eta 8 zenbakiko pabilioi parean aparkatuta dauden ibilgailuak eta ezingo da bertan aparkatu. Leku hori atoiak aparkatzeko erabiliko da.
ZIRKULAZIOA
Goizeko 9:00etarakoGarinen pabilioitik Zorrotz enpresara doan errepidean, aipatu proban parte hartuko duten ibilgai-luentzako Laguntza-karpak ezarriko dira. Beraz, ezingo da bertatik zirkulatu arratsaldeko 20:00ak arte, ez Motxorro aldera eta ezta Garineko pabilioi aldera ere. Baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira.
Sor daitezkeen eragozpenak barkatuko dituzuelakoan eta zuen laguntza jasoko dugulakoan, adeitasunez,