pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berriak jakin-mina piztu du beste Udaletan
13
Ots
2017

Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berriak jakin-mina piztu du beste Udaletan

Urtarrilean hiru izan dira bisitan etorri zaizkigun Udalak: Bergara, Leioa eta Errenteria.

UUrtarrilean hiru izan dira bisitan etorri zaizkigun Udalak: Bergara, Leioa eta Errenteria.

Joan den 2016ko arazoan martxan jarri zen Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berriak beste Udaletako bisitak jaso ditu. Udal horietan ere Herritarrentzako Arreta Zerbitzua jarri nahi dute martxan eta oso ondo baloratu dute Legazpin ireki berri duguna.

Bisita horiek EUDELek eta IVAPek antolatu eta Roberto Otxandiok zuzentzen dituen ikastaroetan sartzen dira.

Urtarrilean etorri diren hiru Udalek nabarmendu dutenez, ingurune modernoa, funtzionala eta adiskidetsua sortzea lortu da, bai herritarrentzako baita langileentzako ere. Modu berean oso ondo baloratu dute herritarren esku jarri diren baliabide informatikoak: ordenagailua eta inprimagailua. Azkenik, gizarte zerbitzuei eskaini zaien espazioa oso egokia dela esan dute, zerbitzuari hark merezi duen duintasuna ematea lortu baita.   

2015ean dagoeneko hainbat aldaketa eman ziren udaletxean. Horrela, antolaketa eredu berria jarri zen martxan eta aurreko legealdian urtean 83 batzorde izatetik 33 izatera pasatu zen. Horrezaz gain 2015-2019 epealdirako Legealdi Plana egin zen lehen aldiz. Oraingoan Herritarrentzako Arreta Zerbitzua martxan jartzearekin urrats bat gehiago eman dugu.

Hiru jardunbide horiek garbi adierazten dute udal gobernu taldeak udal zerbitzu publikoen kudeaketan berrikuntzaren eta modernizazioaren alde egiten duela apustu, Legazpiko Udala beste euskal udalerrientzako eredu bihurtuz.

Albiste guztiak