Udal Egutegiko Urtarrileko bono sariaren irabazlea Carmina Rodrigo izan da.Legazpiko jatetxeetan erabiltzeko 50€
Urte berriaren hasierarekin batera, aurtengo egutegian agertzen diren hileko argazkiari lotutako galdeketaren hileroko zozketarekin hasi gara. Aurten gure “txoko”ak aukeratu ditugu gaitzat eta hilero erantzun behar den galdera txokoaren izena da. Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.
Urtarrileko txokoaren izena ARRIURDIN edo ARGINDEGIko txabolak. 112 erantzun jaso dira eta egindako zozketan Carmina Rodrigo izan da saritua. 50 eurotako bono-saria jaso du ,Legazpiko edozein jatetxean erabiltzeko.
Udal egutegiko otsaileko hilabetean azaltzen den Legazpiko txokoaren izena azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.