2017rako Aurrekontu Orokorra pasa den abenduaren 28an onartu zen.
Hurrengo egunetik, dokumentua webgunean argitaratua dago.
Hala ere, badakigu dokumentu konplexu eta batzuetan, ulertzeko zaila dela.
Gardentasunaren kontzeptua, dokumentuen argitalpen xumea baina haratago doala ulertzen dugu.
Horregatik, Udalak dokumentu labur bat sortu du, ahalik eta modu errazenean, Aurrekontu Orokorra zer den, sarrerak nondik datozen eta dirua zertan gastatzen den azaltzeko.