Datorren larunbaterako, urtarrilaren 28rako iragarrita zegoena
Urtarrilaren 28rako iragarrita zegoen
Subeltza Kolektiboak egin berri duen Subeltza izeneko CDaren aurkezpen kontzertua
atzeratu da, beste data finkatu arte,
musika taldeen agenden arazoak direla medio.
Data finkatu bezain pronto jakitera emango dugu.
Joan den abenduaren 7an, Kultur Etxeko Areto Nagusian egin zen CDaren aurkezpena.
Dakizuenez, Legazpiko udal Bikuñako Musika Lokaletan entseatzen duten hamabi taldeetatik bederatzi taldek parte hartu dute diskan:
Elbereth, The Nekrobabies, Vancouver, D-Pintxos, Katu Kale,
Arraio, John Dealer & The Coconuts, One Way eta Latido.
Guztira: 42 pertsona aritu dira
eta ez da erraza horiek guztiak elkartzea.
Dakizuenez, Udalak finantzatu du CDa
eta 5 euroren truke eskuragarri dago
herriko hainbat tabernetan:
Oilarra, Kukue, Giroa, Karibe Zaharra eta Maiatza.
Dena den, Udalak interesa agertzen duten legazpiarren artean
hainbat CD zozketatuko ditu.
Beraz, zozketan parte hartu nahi baduzu,
otsailaren 8ra bitartean
utz iezazkiguzu zure datuak HEMEN.
Zozketaren berri otsailaren 10ean jakitera emango dugu.