Bikuña jauregian urtarrilaren 29ra arte erabilgarri
Abenduaren 27an hasi eta urtarrilaren 29an amaituko da
udalak azterketa garaian Bikuña jauregian martxan jarri duen
ikasketa gelaren esperientzia pilotoa.
Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren
18 urtetik gorako legazpiarrei zuzenduta eskaintza honek
oso harrera ona izan du,
32 pertsonen eskaera jaso baitugu.
Gehienak unibertsitatean ikasten ari direnak,
baina badaude batzuk ikasketak amaitu
eta oposaketak prestatzen hasi direnak ere.
Erabiltzaileen asebetetze-maila ezagutzeko inkesta pasako zaie
eta emaitzen arabera, baloratuko da zerbitzua hurrengo azterketa garaian eskaintzea,
hau da, maiatzean- ekainean.
Gogoratzen dizuegu zerbitzu honetaz disfrutatu ahal izateko
sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan atera behar dela.
Ikasgelaren ordutegia honakoa da:
astegunetan: 8.00 - 20.00.
larunbat, igande eta jaiegunetan: 9.30-20.00