pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina: “Saldu eta erosi euskaraz”, Atera selfie
20
Urt
2017

Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina: “Saldu eta erosi euskaraz”, Atera selfie

Martxan da aurtengo kanpaina eta otsailaren 28ra arte luzatuko da

Martxan da aurtengo kanpaina eta otsailaren 28ra arte luzatuko da.

 

Aurten dendariak eta bezeroak elkarrekin argazkia ateratzea eskatzen dugu (SELFIE), txartela eskuetan dutela. Dendariak “nik euskaraz saltzen dizut” eta bezeroak “nik euskaraz erosten dizut” mezua erakutsiko dute txartelean.

 

Kanpaina Urola Garaia eskualde osoan dago martxan eta eskualdeko udal euskara zerbitzuek eta bertako Zintzomintzo eta Zingizango euskara elkarteek antolatu dute.

 

Modu berean, iragarki bat egin da hiru herritako dendari eta bezeroekin. Iragarkia UTBn ikusi ahal izan da eta horrezaz gain ikusgai dago www.zingizango.eus helbidean.

 

Kanpainaren berri emanez bisitak egiten ari gara hiru herrietako dendetara argazkian erakutsi behar den txartela banatzen. Norbaitek jaso ez badu eta parte hartzeko interesa badu, hiru udaletxetako euskara zerbitzuetan eskura dezake txartela edo helbide honetatik jaitsi eta inprimatu dezake:

 

Hona hemen iragarkia kanpainaren azalpenekin

Albiste guztiak