Legazpiko Tipi Tapa ekimenetik gure herritik ibilbide osasungarriak egitera animatu nahi zaitugu. Era berean, ibilbidea egin bitartean zure adineko beste herritarrekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu eta amaitzean, gainera, salda bero bat hartuko dugu.
Anima zaitez eta ariketa fisikoa egin bitartean ongi pasatuko duzu!
Ostegunetan elkartzen gara goizeko 10:30ean udaletxeko plazan eta bertatik abiatzen gara.
Ibilbideak lauak eta seguruak dira eta, horrezaz gain, zailtasun motorrak dituzten pertsonentzako egokituta daude. Ibilbidean zehar erakunde antolatzaileetako boluntarioen laguntza izango duzu.
Ibiltzea da garrantzitsua, bakoitza bere ahalbideen arabera eta, horrezaz gain, ondo pasatzea eta lagun berriak egitea da helburua.
Gogoan izan ariketa fisikoa egitea onuragarria dela zure osasunerako:
- Hipertentsio arteriala hobetzen du eta kolesterola eta azukrea odolean gutxitzen ditu
- Digestioa hobetzen du
- Giharren erresistentzia eta indarra hobetzen du eta gazte mantentzen ditu artikulazioak
- Oreka hobetzen du eta erortzeko arriskua murrizten du
- Loaren kalitatea hobetzen du
- Tentsioak liberatzen laguntzen du eta umorea hobetzen du.