pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Partehartze prozesua: txakurren aisialdirako eremuen proposamena
11
Urt
2017

Partehartze prozesua: txakurren aisialdirako eremuen proposamena

Informazio-bilera urtarrilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan Kultur etxean

Gure udalerrian animaliak edukitzea arautuko duen Ordenantzaren zirriborroa lantzeko lantalde bat osatu dute herriko bizilagun boluntario talde batek eta ordezkari politikoek. Lantalde horrek aipatu zirriborroa aztertu du dagoeneko eta, bertan sartu nahi diren txakurrentzako hainbat aisiarako eremu proposatu ditu.

 

Esan beharra dago, proposatutako aisiarako eremuak gaur egun txakurrek erabiltzen ohi dituzten eremuak direla; beraz, eremu horien erabilera behar bezala antolatzea da helburua eta horrekin, guztion arteko bizikidetza harmonizatuz, txakurrak eremu horietan aske ibiltzea eta leku horietaz gozatzea bilatzen da baina, hori bai, betiere jabeen kontrol eta zainpean.  

 

Eremu horiek behar bezala seinalatuko dira eta txakurren jabeek honako betebeharrak izango dituzte horietan:

 

1.- Eremu bakoitzean ezarritako ordutegia errespetatu beharko dute (uda-negu).

2.- Txakurren gorotzak jaso beharko dituzte eta horretarako jarriko diren paperontzietan utziko dituzte.

3.- Eremu horietan ezingo dira aske ibili arriskutsuak izan daitezkeen eta horrela katalogatuta dauden txakurrak.

 

Parte hartze fase honetan, informazio-bilera bat egingo da datorren urtarrilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan Kultur etxean.

 

Eta bestalde, egin diren beste parte hartze prozesuetan egin den bezalaxe, udaletxean postontzi bat jarriko da herritarren iradokizunak jasotzeko. Proposamen horiek otsailaren 3ra arte jasoko dira eta, ondoren, parte hartu dutenen artean 50 €ko erosketa-txartela bat zozketatuko da.

Albiste guztiak