Datorren urtarrilaren 14an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXIII. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak Txapelketako V. edizioa ospatuko da.
Legazpin jokatuko diren bi txapelketa hauek Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen XX. Gazteen Gipuzkoar Aurresku (1. saioa) eta XIX. Gazteen Soinu Zahar (1. saioa) Ligaxketako saioak izango dira , eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.
Aurtengo Legazpiko saioan Soinu Zahar txapelketan 2002 eta 2004 urte bitartean jaiotako 18 neskatila lehiatuko dira (B saila), eta Aurresku txapelketan 2006 eta 2010 urte bitartean jaiotako 15 mutiko.
Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza, Maider Encina, Nahia Lopez eta Markel Garmendia arituko dira. Baina ez dira txapelketan ari diren legazpiar bakarrak, Soinu Zahar Ligaxkan Izaro Velasco eta Irantzu Perez (A Sailean) eta Irati Olaizola (B Sailean) arituko dira.
Dantzatu beharreko dantzak:
Soinu Zaharra:
- B Saila: "Ehun Dukat" eta "Zortzikoa"
Aurresku:
- A Saila: "Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua" eta "Agurra"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena
- Soinu Zaharra (B Saila)
o Enara Lertxundi (Amasa-Villabona)
o Idoia Narbaiza (Legazpi)
o Alba Gutierrez (Amasa-Villabona)
o Lohitzune Telletxea (Oiartzun)
o Uxue Odriozola (Lasarte-Oria)
o Maddi Etxeberria (Asteasu)
o Leire Arratibel (Amasa-Villabona)
o Naraya Robles (Amasa-Villabona)
o Maddi Begiristain (Amasa-Villabona)
o Ane Arrizabalaga (Legazpi)
o Maider Encina (Legazpi)
o Idoia Urdangarin (Amasa-Villabona)
o Maitane Irurzun (Aduna)
o Ane Crespo (Zizurkil)
o Haizea Gonzalez (Asteasu)
o Nahia Lopez (Legazpi)
o Naroa Etxebeste (Oiartzun)
o Amets Maiza (Altsasu)
- Aurreskua (A Saila)
o Eneko Etxaniz (Elgoibar)
o Gorka Izulain (Lezo)
o Andoitz Salaberri (Errenteria)
o Ekhi Balda (Etxarri)
o Jon Etxeberria (Elgoibar)
o Endika Osa (Lezo)
o Markel Garmendia (Legazpi)
o Joanes Zubia (Ibarra)
o Oier Aldazabal (Azkoitia)
o Ugaitz Rivera (Lezo)
o Oier Salegi (Azkoitia)
o Galder Aiestaran (Errenteria)
o Urko Puy (Pasai Donibane)
o Mikel Esnaola (Lezo)