pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2017ko egutegiaren hileko galderak Legazpiko txokoak asmatzea du helburu
03
Urt
2017

2017ko egutegiaren hileko galderak Legazpiko txokoak asmatzea du helburu

Izadi Zaleak Elkarteak txokoak aukeratzen lagundu du

Izadi Zaleak Elkarteak Legazpiko egutegiko txokoak aukeratzen lagundu dio Legazpiko Udalari.

Urte berriari eman diogu hasiera eta urtearekin batera martxan jarri dugu 2017ko egutegiko hileroko lehiaketa. Aurtengorako gure udalerrian ditugun txoko zoragarrietako batzuk aukeratu ditugu eta horiek bisitatzera gonbidatzen ditugu herritar guztiak.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Izadi Zaleak elkarteari, 2017ko egutegia osatzen duten txokoak aukeratzen lagundu digulako.

 

Bertatik Bertarako saskia opari gisa

Aurten Bertatik Bertara ekimeneko produktuak sartu ditugu opari-txartelean. Hortaz, asmatzaileak 50 €ko balioa izango duen bertako produktuekin osatutako saskia edo herriko dendetan edo jatetxeetan erabili ahal izango den 50 €ko erosketa-txartela jasoko du.

 

Hilero arrasto edo argibide bat

Hauxe da erantzun beharreko galdera: zer da edo non dago? Eta erantzunak errazteko hil hasieran pare bat arrasto edo argibide eskainiko ditugu.

Urtarrileko arrastoa hauxe da: Artzanburuko tontorraren azpian daude eta iturri bat dago.

 

Erantzuna Udalaren web orrian bertan eman ahal izango da edo Herritarrentzako Arreta zerbitzu berrian.

Udalak Legazpiko txoko zoragarri horiek bisitatzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.

 

Parte har ezazu!

Albiste guztiak