Tradizioari jarraituz,
aurtengoa hemeretzigarren urtea izango da
Legazpiko udalak
Gabonetako Haur Parkea eskainiko duela.
Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea
eskainiko du hiru egunetan, urtarrilaren 2tik 4ra,
2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan.
Saio bakoitzeko 2 euro ordaindu beharko dira.
Ordutegia honako izango da:
Urtarrilak 2 eta 3, astelehena eta asteartea: 10.30 – 14.00 / 16.00 – 19.30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10.30-13.30.
Aurtengo eskaintza honakoa izango da:
- Herriko kaleetan zehar, Txu-txu trena.
- Azokako arkupetan:
- 6-14 urtekoen gunea: Trizikloen pista, motokros eta eski-simulagailua,
pedaletako karts pista, puntuazio-atea, Spider zone eta egurrezko 10 joko.
- Urbeltz Pilotalekuko pistan:
- 2-5 urtekoen gunea edo ludoteka: 3 puzgarriz osatuta, psikomotrizitateko aparailuekin, etxetxoa, balantzinak eta mahai joko interaktiboez osatuta, lurzorua moketaz osatuta;
- 6-10 urtekoen gunea: puzgarria, txirrista eta 3 ohe elastikoak.
- 11-14 urtekoen gunea: txirrista eta zezen mekanikoa.
- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
- Joko interaktiboen gunea: 2 dantza-pista, 2 Xbox, 2 Guitar hero, 2 Wii eta 4 bideo-joko
- Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.
Gurutze Gorriko anbulantzi bat ere izango dugu
saio guztietan.