Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren 18 urtetik gorako legazpiarrentzat
Udalak
esperientzia piloto bat aurrera eraman nahi du
Bikuña jauregian
Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren
18 urtetik gorako legazpiarrentzat
azterketa garaian,
abenduaren 27tik urtarrilaren 29ra
ikasketa gela bat eskainiz.
Bikuña jauregiko areto nagusia egokitu da
bakarka ikasteko gune bezala,
mahai batzuk jarrita,
portatila entxufatzeko aukerarekin
eta Wifiarekin.
Zerbitzu honetaz disfrutatu ahal izateko
sarbiderako txartela bat egin behar da.
Txartela pertsonala eta doakoa da
eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan
atera behar da, abenduaren 27tik aurrera,
7.30etatik 15.00etara.
Ikasgelaren ordutegia honakoa izango da:
Astegunetan: 8.00 - 20.00.
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
9.30-20.00
Esperientzia honetan parte hartuko dutenei
asebetetze-maila ezagutzeko
inkesta pasako zaie.
Emaitzen arabera,
baloratuko da zerbitzua
hurrengo azterketa garaian eskaintzea,
hau da, maiatzean, ekainean.