Plazaolako jolas haur parkea aukeratzeko
parte-hartze prozesuan sarituak
Haurren artean, Maria Sanchez,
eta herritarren artean, Borja Ausin;
hauek dira sarituak izan direnak.
Saria joan den abenduaren 23an,
eguerdiko 13.00etan,
Plazaolako jolas parkean jaso zuten
Eric Galvezen eskutik,
besteen artean, Hirigintza, Gazteria eta Hezkuntza
Zerbitzuetako zinegotzia dena.
Dakizuenez, udalak
Plazaolako jolas haur parkea aukeratzeko
parte-hartze prozesu bat martxan jarri zuen,
abenduaren 5etik 16ra bitartean,
eta GAZTELUA izan da aukeratuena.
Prozesuan parte hartu duten pertsona guztien artean,
herriko komertzioetan gastatzeko
50 euroko BI bonoren zozketa egin zen
joan den asteazken, abenduaren 21ean,
goizeko 9.00etan,
Herritarrentzako Arreta Zerbitzura
etorri zen pertsona baten bidez.
Zorionak eta disfrutatu!!