pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Plazaolako jolas haur parkean gaztelua jarriko da
23
Abe
2016

Plazaolako jolas haur parkean gaztelua jarriko da

Puntu gehien jaso duen aukera izan da

Haurrek, gurasoek eta herritarrek bat egin dute,

Plazolako jolas haur parkean jarriko den

eredua hautatzerakoan.

 

Izan ere GAZTELUAk

puntu gehien jaso duen jolas haur-mota izan baita,

2.005 punturekin:

800 puntu haurrengandik jaso ditu,

996 gurasoengandik eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) jasotakoengandik

eta 209 udaletxeko web gunearen bidez jasotako herritarrengandik.

 

Bigarren aukera Dragoia izan da 1.340 punturekin,

Ondoren ZOO 1.142 punturekin

eta azkena, PITUFOAK 1.128 punturekin.

 

Haurren iritzia bat etorri da emandako puntuazioaren ordenarekin,

hau da, haurrek Gaztelua aukeratu dute lehendabizikoz,

bigarrenekoz Dragoia, hirugarrenekoz, Zoo eta laugarrenekoz Pitufoak.

Beraz, konklusioa moduan esan daiteke,

haurrei bakarrik galdetuta nahikoa izan zitekeela,

zer parke mota jarriko zen jakiteko.

 

Dena den, hona hemen informazio zehatzagoa:

Bigarren aukeratuena: DRAGOIA 1.340 punturekin.

Haur eta Gurasoentzat DRAGOIA 2. aukera izan da.

Web gunekoetzat, berriz PITUFOAK izan dira.

 

Hirugarren aukera: ZOO 1.142 punturekin.

Haur eta Webekoentzat ZOO 3.aukera izan da.

Gurasoentzat PITUFOAK.

 

Laugarren aukera: PITUFOAK 1.128 punturekin

Haurrentzat PITUFOAK 4.aukera izan da;

Gurasoentzat ZOO

eta Webekoentzat DRAGOIA.

 

 

 

Bestaldetik, parte-hartze handia egon da.

Guztira 639 bozka jaso dira.

5 eta 7 urte bitarteko 261 haurrena,

0 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten 304 gurasoena,

eta 74 herritarrena: 14 HAZren bidez

eta 60 udaleko web gunearen bidez.

 

Gaztelua jolas-mota aukeratzean

emandako arrazoiakugariak izan diren arren,

hauek dira 10 puntu baino gehiago

lortu dituzten argudioak:

 

Polita delako

93

Ziburu - Kolunpio gehien dituelako

55

Osatuena delako: tunela+sarea+txirrista

52

Gaztelua gustatzen zaielako

38

Gure adinerako delako

25

Handi eta txikientzako delako

27

Dibertigarria delako

21

Seme-alaben gustukoa delako

16

Altuena eta handiena delako

14

 

Mila esker, parte hartu duzuen guztioi!

 

Bukatzeko, udalaren helburua da

Plazaolako jolas parkea estaltzeko lanak

urtarrilaren amaieran hastea.

 

Albiste guztiak