LEGAZPIKO UDALAK, EUDELEK egin duen deialdiarekin bat egiten du eta irmo gaitzesten ditu Istanbul eta Kairon izandako atentatuak.
LEGAZPIKO UDALAK terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Biharko egiten dugu elkarretaratze-deia, abenduak 13 (asteartea), arratsaldeko 19:00etan, Udaletxearen aurrean, biktimenekiko eta senideekikoei dolumina eta elkartasuna adierazi nahian.
Legazpiko Udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu Istanbul, Kairo eta Somaliari .