5 eta 7 urte bitarteko haurren IRITZIA AINTZAT HARTUKO du jolasgune berriaren jolasak aukeratzeko, baita 0-7 urte bitarteko haurren gurasoen eta herritarren iritzia ere.
5 eta 7 urte bitarteko haurren iritzia eta, 0 eta 7 urte bitarteko haurren gurasoen iritzia ikastetxeetan jasoko da.
Herritarren iritzia berriz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jarrita dagoen hautestontzian
edo testu honen amaieran agertzen den galdekizunaren bidez egiteko aukera egongo da.
AUKERAK
Udalak lau jolas-proposamen jaso ditu Plazaolako haur jolas parkean jartzeko.
Proposamen bakoitza letra eta izen batez identifikatu da.
Hauek dira aukerak: A: Dragoia; B-Zoo; C: Gaztelua; eta D: Pitufoak.
NOLA BOZKATU
Dauden LAU aukeretatik zure lehentasuna markatu behar duzu.
Dagoen aukeraren ondoan zenbaki bat jarri behar duzu.
Jar ezazu 1 gustukoen duzun aukerari, 2 hurrengoari, eta horrela 4 arte.
Ondoren aukeraketaren arrazoia edo zergatia ere azaldu beharko duzu.
Bukaeran izena eta abizenak jarri beharko dituzu zozketan parte hartu ahal izateko.
EPEA
Bozketa abenduaren 5etik 16ra bitartean egingo da.
EMAITZA
Haurren aukera eta iritziak aztertuko ditu udalak,
baita gurasoek eta herritarrek bozkatu dituzten aukerak ere.
Udalak bozka gehien izan duen proposamenaren berri herriari jakitera emango dio.
ZOZKETA
Parte hartzaile guztien artean,
herriko komertzioetan gastatzeko 50 euroko BI bonoren zozketa egingo da:
Bata haurren artean eta bestea, guraso eta herritarren artean.