Aurtengo kanpainan dendariak eta bezeroak elkarrekin argazkia atera beharko dute (SELFIE), txartela eskuetan dutela. Dendariak “nik euskaraz saltzen dizut” eta bezeroak “nik euskaraz erosten dizut” mezua erakutsiko dute txartelean.
Kanpainaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini zen atzo Urretxuko kultur etxean. Bertan egon ziren Koldo Olabide Urola Garaia mankomunitateko lehendakaria, Urretxuko eta Zumarragako zinegotzi-ordezkariak eta Zintzomintzo eta Zingizango euskara elkarteetako ordezkariak.
Modu berean, iragarki bat egin da hiru herritako dendari eta bezeroekin. Iragarkia UTBn ikusi ahal izango da eta horrezaz gain ikusgai egongo da www.zingizango.eus helbidean.
Kanpainaren berri emanez bisitak egiten ari gara hiru herrietako dendetara argazkian erakutsi behar den txartela banatzen. Norbaitek jaso ez badu eta parte hartzeko interesa badu, hiru udaletxetako euskara zerbitzuetan eskura dezake txartela edo helbide honetatik jaitsi eta inprimatu dezake: