Urtero legez, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da ostiralean 22:30ean Latxartegi Aretoan. Azaroan egin ohi da honako emanaldi hau, zeharka bada ere baduelako musikarekin zerikusirik, ez baitago bertsorik doinurik gabe. Hona aurtengoan izango ditugunak:
“Alaia Martin, Mikel Artola, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran” Gai Jartzailea: Ane Beloki.
Sarrerak 5€tan jarriko dira salgai lehiatilan saioa baino ordu erdi lehenago.
Aurtengo jaialdian, bertsolari ezagunez gain, Alaia Martin eta Amets Arzallus, hain ezagunak ere ez direnak baditugu. Oihana Iguaran dugu horietako bat, azken Gipuzkoako Txapelketako sorpresetako bat, eta Mikel Artola bestea, nahiz eta herriko gaztetxoek ezagutuko duten, herriko ikastetxeetan bertso eskolak ematen aritua baita.
Azpimarratzekoa da era berean, Ane Beloki, legazpiar bertsolari gaztea, jaialdi bateko gai-jartzaile moduan estreinatuko dela.