pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola Telebistaren seinalea Telleriarte eta Brinkola auzoetara eraman da
11
Aza
2016

Urola Telebistaren seinalea Telleriarte eta Brinkola auzoetara eraman da

Telleriarte eta Brinkola auzoetako bizilagunek euren telebistak sintonizatu beharko dituzte

Telleriarte eta Brinkola auzoetako bizilagunek euren telebistak sintonizatu beharko dituzte Urola Telebista ikusteko.

Urola Telebistaren seinalea Korosti mendiko hedagailutik igortzen zen orain arte eta Telleriarte eta Brinkola auzoetako bizilagunek ez zuten seinalea jasotzen.

Urola Telebistaren seinalea zabaltzea ez da lan erraza izan Telekomunikazioetako Estatuko Idazkaritzaren baimena jaso behar izan delako. Tramite hori Eusko Jaurlaritzako Kultura departamentuaren bitartez egin da eta, beraz, eskertu egin nahi diegu eman diguten laguntza. Halaber, eskerrak ematen dizkiogu Itelazpi Sozietate Publikoari, bere laguntzarik gabe ezinezkoa izango zelako proiektu hau aurrera eramatea.

Tokiko telebista digitalaren estazio berria jartzeko baimena lortu ondoren eta Itelazpi Sozietate Publikoarekin ostatatze-hitzarmena sinatu eta gero, ekipo berriak jarri behar izan dira bai Korosti mendiko hedagailuan baita  Telleriarte auzokoan ere. Horren kostua, guztira, 24.000 €koa izan da.

Urola Telebista ikusteaz gain, Telleriarte eta Brinkola auzoetako bizilagunek Goierri Telebista eta Donosti Telebista ikusi ahal izango dituzte, tokiko hiru telebista horiek frekuentzia beretik igortzen baitute euren seinalea. Hortaz, kanal horiek ikusi ahal izateko bizilagunek sintonizatu egin beharko dituzte euren telebistak.

Albiste guztiak